XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hori!- irten zitzaion Kokolori -. Ba dakizu, Kikili, zer pentsatzen dudan?.

- Zer, Kokolo? - Ba zuk tonto itxura duzula, baina izatez ez zarela batere tontoa.

- Eskerrik asko, Kokolo. Eta orain goazen azkar, txoriak ihes egin aurretik.

Kokolo airoski aurretik ibiliz eta Kikili atzetik errenka zihoalarik, lorategia gurutzatu eta kalera irten ziren.

Bi auto zeuden han aparkatuta, Postako furgoneta eta polizien kotxea.

Zein bietatik hartu? Ez igartzea ere!.

Kikili eta Kokolo bietatik eskandalosoenean sartu ziren, polizien kotxean.

Kikilik bolantea hartu zuen, eta Kokolok sirenaren eta argi urdinen ardura.

Eta horrela, txistu bizian, Angustietako Markesaren auzategira joan ziren, Tutti Frutti furgonetaren parean geratuz.

Tutti Fruttesa han zegoen, beti bezain xarmanta eta polita.

Hark ez zion, seguru, ederrean inori zorrik.

Baina gaizkileekin harremanetan zegoen.

Neskak harriturik begiratu zien: @- Nola zuek kotxe horrekin?.

Kokolok sorbaldak jaso zituen, furgonetara hurbilduz: - Pse! Sarritan itxurak engainatu egiten gaitu.

- Eta zuk ba dakizu horretaz zerbait, ezta? - galdetu zion Kikilik ironiaz emakumeari.

- Zergatik esan didazu hori?- galdetu zion neskak kezkati.

- Zu izozki saltzaile izatez aparte zine artista zarelako.